XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Praka batzuen edestia (historia)

Neguko egun otz ta ittuna da.

Zubi barriaren alde batean lagun talde bat dago artega burdi batzuk igaro arte.

Euron artean bat besteak baño nasayago agiri da bere inguruan jazoten danen begira, ta bere begiak esarten dautzoz zubi ertzean zutik egoan eskeko bateri.

Aldamenean zutik eskekoari begira-begira amar urteko mutiko bat agiri da.

Arpegi bizia, bere begi andiak zabalik, uleak babaduta, soñeko zar-zarrak ta esku bata sakelean sartuta daukola, zerbait oldozten dagola dirudi.

Bat-batian txakur txiki bat sakeletik ataraten dau, une baten berari begitatu, ta espanak batuta agur egingo ba'leuskio lez eskekoari emoten dautso.

Giza taldeak ardura barik aurrera jarraitzen dau.

-Ara emen umetxu bat aberatz askori ikasgai ederra emoten dautzena (esan eban bere artean begira egoan gizonak; jarraitu dayogun.

Berrogei bat orkarte edo pausu aruntzago mutikoa beste eskeko baten aurrean geratzen da.

Bere eskua barriro sakelean sartzen dau, ta apur baten zerbait oldozten lez egonda, beste txakur txiki bat atarata, eskekoaren kapelara botatzen dau.

Gero bere eskuak igurtzen ditu, ?amaitu dozak! esaten lez, ta bere bideari jarraitzen dautso.

Begira egoanak deitu ta itanduten dautso leunkiro zergaitik ukar edo limosna emon eban.

-Neure prakentzat da, -erantzun eutson mutikoak oso-osoan, berari begiratuten eutsola.

Aldean daukodazanak guztiz sarrak dira: begiratu egiyoezu.

Eta andra batek, egin dautsodan zeregin bategaitik; txakur andi bat emon daust eta bera eskekoeri emon dautset.

Ukar edo limosna onek praka barriak emongo dauztaz.

Mutikoak itzok bene-benetan ezan ebazan ta entzun ebazana etzan barre egiten be asartu.

-Baña ene seme: eure txakur andia eskekoai emonda: ¿zelan uste dok praka barriak emongo dauztazala?

-Eztakit baña; kistar ikastira joaten dan neure arreba Andone'tsuk esan daust: eskekoak Jainkoak bialduak dirala, eta ukar edo limosnen bat egiten jakenean, geure bearrizan gustien barri Jainkoari emoten joaten dirala; alan ba neu be itxaroten nago.

Itz oneik entzunda gizona biotz samurtuta geratu zan.

Ta mutikoar eskutik oratuta esa eutson: -Zuzen ago ene seme: Jainkoak zeren bearrizanian agoan bai-yakik, ta neu bialdu nayok euri praka barriak erosteko.

Eroan eban denda batera ta burutik oñera soñeko barriak erosi eutsozan, Mutikoa, alantxe izan bear ebala ta, ez zan arritzen: ta soñeko barria jantzi ebanean bere ongilleari eskua estutu ta bere begi ederrakaz begira-begira jarri esan eutson ¡Jainko ona, eskarrik, asko!

Egia da Jainko'agan uste osoa ipinten dauna, eztala esku utzik geratuko.

(Silvain)

Gama.